Belaunaldien arteko itunarekin eta Nagusilan elkartearekin lotutako gure programaren barruan, Donostiako Salle ikastetxera itzuli gara urriaren 26an eta 27an, ikasleei zahartzaroa edo erretiroa nola ikusten duten azaltzeko eta haiekin esperientziak trukatzeko. Estereotipoez hitz egin zen, edo gazteen ustez adinekoek behar dutenaz. Beti bezala, esperientzia ona.