688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

Patronatua

Aubixa Fundazioaren patronatua hainbat arlotako profesional boluntarioek osatzen dute, eta Fundazioak edo haren ordezkaritzak garatzen dituen proiektu eta ekitaldietan jarraipena egiten, laguntzen eta/edo parte hartzen dute.

Gutxienez urtean bitan biltzen da ofizialki.

Lurdes Presidenta de Aubixaf
Lurdes Ubetagoyena Amado

Lehendakaria

Informazio Zientzietan lizentziatua (UAB).

Osakidetzako Komunikazioko arduradun korporatiboa izan da. 
Donostialdeko ESIko Komunikazio eta Informazio Zerbitzuko burua, baita Osasun Saileko Gipuzkoako Komunikazioko arduraduna izan zen.
Ibilbide Profesionalaren 2018ko Gipuzkoako Protagonisten Saria jaso zuen. 

Ana Belén Juaristi Urdangarin

Lehendakariordea

Engranajes Juaristi enpresako gerentea izan da.
Ori-Zarautz Rwandaren alde GKEko lehendakaria da.
Zarauzko Santa Ana Egoitza Fundazioaren patronatu-kidea da.
Emakumezko Enpresari Onenaren ASPEGI Saria jaso zuen 2016ean.

Martín Auzmendi
Martin Auzmendi Aierbe

Idazkaria

Zuzenbidean lizentziatua.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburua izan da.
Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria izan zen.

Patronatua

Jose Felix Martí Masó

Neurologiako katedradun emeritua. EHU

Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologia Zerbitzuko burua izan da.
Ilundain Fundazioko lehendakaria.
Jakiundeko kidea.
Ikerkuntzako Euskadi Saria jaso zuen 2014ean, zientzia eta teknologia modalitatean.
MMAk irakaskuntzako eta ikerketako ibilbide profesionalaren 2016ko saria.

Lourdes Perez Rebollar

Kazetaritzan lizentziaduna EHUn.

Colpisako zuzendariordea, Vocentoko eskualdeko egunkarien erredakzio nagusia.
Artikulugilea, hizlaria.

El Diario Vasco-ko zuzendariordea izan da. 
Indarkeria matxistaren aurkako konpromisoaren 2020ko Menina saria.

 

David Otaegui Bichot

Biokimikan lizentziua eta Genetikan doktorea EHUn.

OII BioGipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren ikerketa-taldeko burua.
Ia ehun argitalpen ditu aldizkari zientifikoetan, 9 tesi zuzendu eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka ikerketan.

Inmaculada Sanchez Martín

Erizaina. GIzarte Antropologian eta Kulturan lizentziatua eta Osasun Publikoan Masterra EHUn.

Arantzazu Ospitaleko eta Bidasoa Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria, Beraungo Osasun Zentroko burua, Erizaintzako zuzendariordea eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko aholkularia, Euskal Autonomia Erkidegoko Koordinazio Soziosanitarioko Taldeko teknikaria izan da.

COEGI 2021 Erizainen lanbidearen garapena saria jaso zuen.

Mikel Alvarez Yeregui

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua EHUn. Mikrobiologian espezialista.

Mondragon Unibertsitateko Kontseitlu Errektoreko lehendakaria izan da.
Garaia Parke Teknologikoko lehendakaria, Mondragon Korporazioko Negozio eta Harreman Instituzionalen Garapeneko zuzendaria, Mondragon Healtheko zuzendari nagusia eta Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetako zuzendari kudeatzailea izan zen.

Gaur egun, Bexen Medicaleko aholkularia da.

Arantza Aguiriano Beitia

Enpresa Zientzietan lizentziatua.

2011tik 2023ko abendura arte, Uliazpi Fundazioko gerentea izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuari atxikitako erakunde publikoa, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea garatzeko zerbitzuak ematen dituena.

Nerea Briz
Nerea Briz

Biokimikan lizentziaduna eta Zientzia Kimikoeta doktorea EHUn, eta Berrikuntzan eta Teknologiaren Kudeaketan masterra Deustuko Unibertsitatean.

Ikertzailea TECNALIAN 2001etik. Proiektuen kudeatzailea eta diagnostiko-gailuekin lotutako proiektuen ikertzaile espezialista izan da, baita Biomatrialen Negozio Arloko zuzendaria ere.
2022tik Osasun Unitateko zuzendaria da.

Edurne Ormazabal Azpiroz

Psikologian lizentziaduna EHUn.

Kulturaren arloan espezializatua, komunikazio-enpresetan lan egin du, hala nola CANAL+ eta EITBn. GAZTEA Irratiko zuzendaria, EITBNET arlo digitaleko zuzendaria eta telebista, irrati eta arlo digitaleko taldeko zuzendari komertziala izan da.

Bi hamarkada baino gehiagoz lotura estua izan du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin et harekin lan egiten jarraitzen du.

2018ko otsailaz geroztik Tabakalerako zuzendari nagusia da, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

Javier Ruiz Martínez

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, neurologian espezialista.

Medikuntzan eta Kirurgian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Mugimendu-nahasmenduetako masterra (Murtziako Unibertsitatea).

Neurologiako Espainiako Elkarteko eta Euskal Herriko Neurologia Elkarteko kidea. Donostia Unibertsitate Ospitalean neurologo gisa egiten duen asistentzia-lanarekin batera, BioGipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuan ikertzen du, neuroendekapeneko gaixotasunen arloko arduradun gisa.

Alejandra Hernandez de Diego

Psikologoa. Psikologia kliniko, neurozientzia eta musikoterapiako masterra eta neuropsikologia klinikoko graduondokoa.

Adineko pertsonekin esku-hartze psikosozialean espezializatua eta sektore soziosanitarioko profesionalak eta zaintzaileen pertsakuntzan aditua. 2010az geroztik, Zorroaga Fundazioko arlo psikosozialeko arduraduna da.

Juan Carlos Arbonies Ortiz

Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku espezialista.

Osatzen-Semfyc-eko Komunikazioa & Osasuna Programa Taldeko kidea. Aditua ohitura aldaketetan, harreman eta komunikazio asistentzialean eta motibazio-elkarrizketan, bai eta irakaskuntza-metodologian. Osakidetzako Paziente Bizia programaren ideologoa eta sustatzailea. Donostialdea-Osakidetza ESIko Lehen Mailako Arretako unitateburua izan da.

Gaur egun, Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Unitateko kide da.

ArantxaOlaizola
Arantxa Olaizola Aizpurua

Mundu kooperatiboan lan egin du atzerriko negozioaren arloan, Nazioarteko Merkataritzan eta hizkuntzetan duen prestakuntzagatik.

Laboral Kutxako Komunikazio, babes, ekitaldi eta konpromiso sozialaren arduraduna izan da Gipuzkoan eta Nafarroan.

Verdini Dantza Taldea 2023 Saria.

Jarraipen batzordea

Hilean behin biltzen da, eta Lehendakaritzak, Patronatuko 4 kidek eta talde profesionalak osatzen dute.

Honako eginkizun hauek ditu: fundazioaren jardueren jarraipena egitea, antolaketan laguntzea, baliozkotzea eta patronatuari helaraztea sor daitezkeen jarduera edo jarduketa bereziak, egokitzat jotzen bada, eztabaida ditzan.