HERRITARREN ZIENTZIARAKO PLATAFORMA

Aurreko buletinean aurreratu genizuenez, Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak Donostiako Herritarren Zientziarako Plataforma baten garapena bultzatu du.

Ikerketa eta berrikuntzako zentroei Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuko proiektuen garapena erraztuko dien egitura finkatu nahi da. Proiektu horiek gizartearen ikuspegia kontuan hartuko dute, eta Donostiako I+G+b ekosistema Europa mailan ezarritako helburuekin lerrokatzen lagunduko dute.

Proiektuaren lehen fase honetan, helburu nagusia da Plataformaren esparruan garatu beharreko ekimen interesgarriak identifikatzea eta gauzatu beharreko helburuen eta jardueren proposamen bat diseinatzea, jarduketaren lehen urterako zenbait ekintza barne hartzen dituen ibilbide-orri baten bidez.

Jarduera horiei dagokienez, lantalde espezifiko baten bidez egin nahi da hausnarketa hori, CIDi Salud aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoarekin. Lantalde hori Donostiako osasunaren arloko I+G+Bko hainbat erakunde eta eremutako ordezkariek osatuko dute, Aubixa Fundazioaren bidez, besteak beste.

Lehenengo ekintza elkarrizketa pertsonala izan da, Herritarren Zientzia Plataformaren jardueraren ardatz izango diren eremu nagusiei buruzko iritziak eta balorazioak ezagutzeko lehen garapen-fase honetan.