
Gaur gomendatzen dizuegun liburu honen hitzaurrea Jose Félix Martí Massó gure patronatuarena da, eta bertan esaten digunez, “garun-paralisia duen 45 urteko gizon baten bizipenak, gogoetak eta sentimenduak kontatzen ditu, nolabait hori guztia azaleratzeko beharra sentitu baitu, eta berak uste du, eta berarekin bat nator uste horrekin, beste pertsona batzuentzat baliagarria izan dakigukeela.
Jose Maria izaki soziala da. Argi du pertsonen arteko ahozko komunikazioaren garrantzia. Zintzotasun desarmatzailez hitz egiten digu bere pentsamenduak komunikatzeko zailtasunei buruz, sarritan entzuteko prest ez dagoen mundu batean bere burua ulertarazteko etengabeko borrokari buruz. Bere bizipenen bidez, ideiak adierazten saiatzea zein etsigarria izan daitekeen erakusten digu, hitzak ez direnean jariatzen askok ziurtzat jotzen dugun erraztasunarekin. Hala ere, benetako komunikazioa hitzetatik haratago doala ere erakusten digu; besteekin konektatzeko asmoan, pertseberantzian eta borondatean dago.
Liburua azaroaren 7an aurkeztuko da Jolaseta Klubean eta Itxaso Martí Carrera neuropediatra eta Fundazioaren lagunak hartuko du parte.