Ohikoa den bezala, Fundazioak urteroko bazkaria egin zuen Unión Artesanan, Martín Auzmendi patronatu-kideak bikain antolatuta. Bertan, Luis Goenaga Irunberriri omenaldi berezia egin zitzaion. Patronatuan urteak eman ondoren, aurrerantzean ere fundazioarekin bat egiten jarraituko du boluntario gisa.
Luis Goenaga, Aubixan sartu zenetik, oso balio nabarmena izan da fundazioarentzat, proiektuetan duen inplikazioagatik eta proposamen berriei etengabe laguntzeagatik.
Lehendakariak, patronatuaren eta fundazioko profesionalen izenean, oroitzapen bat eman zion Luis Goenaga hunkituari. Juncal Larrea emaztearekin joan zen.
Beti bezala, oso giro ona eta oroimenerako argazkiak.