Datorren irailaren 14an, udako ikastaroen barruan,”Adinekoei arreta emateko ereduak izeneko ikastaroa egingo da. Etxean ez bada, etxean bezala”.
Izenburu horrekin, ikastaroan Iraupen Luzeko Zainketei buruz bizi dugun egoera aurkeztu nahi da.
Ikastaroaren helburua adinekoentzako gizarte-arretaren ereduei buruzko gogoeta sortzea da, zahartze-prozesuan pertsonen duintasuna bermatzeko helburu nagusi gisa, honako lelo honen pean zainduak izan nahi duten erabakitzeko gaitasunarekin: «Etxean ez bada, etxean bezala». Eta arlo horretako eredurik berritzaileenak eztabaidatzea, baina, aldi berean, eredua gure errealitate sozial eta komunitariora egokitzeko kritika eginez.
Inmaculada Sánchez Euskofederpen elkarteko kide eta Aubixako patroiak zuzenduko du ikastaroa, eta Javier Yanguas Fundazioko Proiektu zuzendariak parte hartuko du.