Aurretiazko borondateak eta eutanasia dementzietan

Zuen intereseko izan daitekeelakoan, Aurretiazko Borondateen Agiriei eta Dementziak dituzten pertsonen Eutanasiari buruzko dokumentu bat bidaltzen dizuegu.

Dokumentua, AubixaHurkoa eta Matia FundazioetakoAfagi Elkartea eta AGIJUPENS Federazioko partaide izanik, mendekotasuna eta zaurgarritasun eta hauskortasun arrisku handiagoko  pertsonen Eskubideak Behatzeko  Taldea osatzen duten kideek egin dute.

Dementzia duten pertsonen kasuan Eutanasiari buruzko xedapenak dituzten Aurretiazko Borondateen Dokumentuen aplikazioan sor daitezkeen gaiak jorratzen ditu dokumentuak. Testuaren helburua da aplikazio horrek ekar dezakeen konplexutasuna aztertzea eta horri buruzko hausnarketan laguntzea.

Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideen eta duintasunaren bermea eta osasun-zerbitzuek dituzten tratamenduak arautzen dituen araudiak kontzeptu eta termino ugari erabiltzen dituenez, eta horiek ulertzea nahiko konplexua izan daitekeenez, dokumentuan horien esanahia ere jaso dugu.

Mendekotasuna duten eta zaurgarritasun eta hauskortasun handiagoa izateko arriskua duten pertsonen eskubideak defendatzen eta aplikatzen laguntzeko prest gaudela adierazi nahi dugu.

Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizut dokumentu hau egiten parte hartu duten pertsona guztien izenean, irakurri duzulako eta, nahi izanez gero, dokumentuaren balorazioa eta/edo azken emaitza hobe lezakeen ekarpena egin dezakezu.

VOLUNTADES ANTICIPADAS Y LA EUTANASIA EN LAS DEMENCIAS.