Elsa eta Fred

Gaur 2005eko film bat gomendatzen dizuegu: Elsa eta Fred. Besteak beste, Prime video edo Apple TV plataformetan ikusi ahal izango duzue.
Marcos Carnevalek zuzendutako komedia da, eta China Zorrilla, Manuel Alexandre, Blanca Portillo eta Roberto Carnaghi ditu protagonista. Hunkigarria da, protagonistaren bizitzako azken hilabeteetan maitasuna nola sortzen den erakusten duelako eta etapa honetako harreman afektiboak ulertzeko modu positiboa erakusten digulako.
Filmak adineko bi lagunen istorioak kontatzen ditu: Elsa, Madrilen bizi den emakume argentinarra, eta Alfredo, Elsaren eraikin berera bizitzera doan alargun espainiarra. Eguneroko gertakari baten ondoren, bi adinekoak elkar ezagutzen hasten dira, eta bien artean maitasun harreman bat sortzen da, zoriontsu izateko azken aukera bezala ikusten dutena.