“Zaintzak batzen gaitu, ezagutzak bultzatzen gaitu” lelopean, joan den azaroaren 4tik 6ra bitartean, Gasteizko Europa Jauregian, Euskal Herriko Zainketen III. Jardunaldi Multiprofesionala ospatu zen. Bertan, Inmaculada Sánchezek, Aubixa Fundazioko patroi gisa, “Sin persona, no hay cuidado” mahaian parte hartu zuen. Bere esku-hartzeak iraupen luzeko zainketetan pertsona eta haren ingurunea ezagutzearen garrantzia izan zuen ardatz.