ZAINTZEN DUTEN GIZONAK. BERDINTASUNAREN BIDEA

 

Datorren abenduaren 15ean, 18: 00etan, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren ekitaldi-aretoan, 2022ko hirugarren Elkarrizketak-talkak egingo dira, izenburu honekin: Zaintzen duten gizonak: berdintasunaren bidea.

Bertan parte hartuko dute Ritxar Bacetek (generoan, maskulinitateetan, feminismoan, berdintasun-politiketan, aitatasun positiboan eta garapenaren ekonomian aditua) eta Iñigo Lamarkak (Ararteko ohia, DVren artikulatzailea eta ‘La suerte de Regi’ liburuaren egilea). Liburu horrek lagun talde baten bizitzak kontatzen ditu homofobia eta indarkeria politikoko testuinguru historiko batean.