Miren Altuna neurologo eta CITA-alzhéimer fundazioko doktoretza-ondoko ikertzaileak hitzaldi interesgarri bat eman zuen joan den hilaren 23an Zarautzen, ZarautzOnek antolatuta. Gaia: Zer dakigu benetan Alzheimerrari buruz? Diagnostiko goiztiarra egingarria da.
Bertan, memoria-akatsen edo beste arazo kognitibo batzuen ondorioz gaixotasun bat izateko aukeraren berri eman diezaguketen sintomak azaldu ziren. Halaber, osasun-arazo horien diagnostiko goiztiarraren arloan egindako aurrerapen handiak, zehazki Alzheimer-en gaixotasunari dagokionez, eta gaixotasun horiei aurre egiteko ikerketaren garrantzia.
ZarautzOn herri honetako ongizatea sustatzeko irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Aubixa Fundazioko lehendakariorde Ana Belén Juaristi bazkide fundatzailea da.