688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

ZORIONAK

Zorion berezia Adolfo López de Munainentzat eta Javier Olascoaga neurologoentzat eta Aubixaren lagunentzat. Neurologiako Espainiako Elkarteak biak saritu ditu.

Adolfo López de Munain Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko arduraduna eta Biodonostiako neurozientzien arloko ikerketa-burua da, eta arlo horretan egindako ibilbide profesionalagatik nabarmendu da.

Javier Olascoagari esklerosi anizkoitzaren arloan egin duen ekarpen zientifikoa aitortu zaio. Jada erretiratuta, Donostia Ospitaleko neurologia-zerbitzuko kide ere izan da.

Entradas recientes