1. ARDATZ ESTRATEGIKOA.

Gizartea sentsibilizatzea zahartzearen eta dementzien erronka sozialaren aurrean

1. Helburua: Dementzia osasun publikoko eta gizarte ekintzako lehentasuntzat hartzea.

Lortu beharreko erronkak 

  1. Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako Osasun eta Enplegu eta Gizarte Politiken departamentuek eta EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) dementziak osasun publikoko eta gizarte ekintzako lehentasuntzat hartzea. 
  2. Zaintzaile nagusiaren figuraren aitorpen publikoa, horren bidez ezagutarazteko gaixotasunean zehar betetzen duen eginkizuna, bere inplikazio maila, zaintzaren eragina eta gaixotasunak sortzen dion mendekotasun handia dela medio jasaten duen esklusio soziala. 

2. Helburua: Adin guztientzako gizarte bat bultzatzea.

      Lortu beharreko erronkak 

  • Adinekoen Kontseilua bultzatzea. 
  • Udal eta lurralde-plangintzan zahartzea eta dementziak integratzea. 

3.Helburua: Belaunaldien arteko lankidetza eta elkartasuna sustatzea.

Lortu beharreko erronkak 

  1. Belaunaldien arteko Elkartasunaren Donostia Foroa abiaraztea. 
  2. Gazteenek alzheimerra duten hurbileko pertsonekin eta haiek zaintzen dituzten senitartekoekin elkarrekintzan jardutea –eta haiek ulertzea– helburu duten belaunaldien arteko programak abiaraztea. 
  3. Familiatik eta hezkuntza sistematik belaunaldien arteko elkartasuna bultzatzea.

4. Helburua: Dementziei buruzko gogoeta etikoa egitea: eskubideak. 

Lortu beharreko erronkak

  • “Alzheimerra eta antzeko dementziaren bat duten pertsonen eta haiek zaintzen dituzten senitarteko pertsonen eskubideei buruzko Donostia Karta” hedatzea (2017ko azken hiruhilekoan). 
  • “Alzheimerra eta antzeko dementziaren bat duten pertsonen eta haiek zaintzen dituzten senitarteko pertsonen eskubideei buruzko Donostia Karta” agiriak jasotzen dituen eskubideak gauzatzen direla ikuskatzeko eta zaintzeko Behatoki bat sortzea. 

5. Helburua: Ingurune inklusibo bat sortzea.

Lortu beharreko erronkak 

  1. “Ingurune Inklusiboa” Foro iraunkorra sortzea. 
  2. “Zahartzearen Gizarte baten Etxebizitza, Ingurune eta Plagintzarako 2030 Estrategia” definitzea. 

6. Helburua: Ongizaterako teknologiaren sorkuntza eta inplantazioa bideratzea.

Lortu beharreko erronkak 

  • Ongizaterako Teknologia Gipuzkoan 2020 Plana (OTG 2020) egitea. 

7. Helburua: Aholkularitza eta Informaziorako zentro bat sortzea. Telefono bakarra.

Lortu beharreko erronkak 

  1. Aholkularitza eta informaziorako Zentroa sortzea. 
  2. Aholkularitza zerbitzua gauzatzea. 
  3. Informazio zerbitzua gauzatzea.

8. Helburua: Alzheimerra edo beste Dementzia dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen beren Gipuzkoako Elkartea (AFAGI). 

  • Lortu beharreko erronkak 
  • Instituzioekin kontsentsuaturiko estrategia definitzea, Agendaren markoaren barruan. 
  • Boluntarioak prestatzeko ikastaroak diseinatu eta garatzea. 
  • Estrategian jasotako programak garatzeko finantzazio sistemetara iristea. 
  • Boluntarioen eginkizunari eta haien gizarte aitorpenari buruzko sentsibilizazio kanpainak diseinatu eta gauzatzea. 
  • Gizarte Diseinua egitura funtzionalean sartzea.