4. ARDATZ ESTRATEGIKOA.

Alzheimerren gaitzari eta antzeko dementziei buruzko ikerketa bultzatzea, lehentasunez eta ikerketa horri esleituriko aurrekontuak nabarmen handituz.

1. Helburua: Ikerketa biomedikoaren lehentasunak zehaztea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Dementziak osasun publiko eta gizarte ekintzaren alorretako lehentasuntzat aitortzea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, foru aldundien eta EUDELen aldetik. 
  • Alzheimerren Gaitza eta antzeko Dementziak sartzea, agentzia finantzatzaile publiko zein pribatuen lehentasunezko agendetan. 
  • Gerontologiari buruzko ikerketa bultzatzea
  • Erregistro egiaztatuak sortzea
  • Euskal biobankuan lagin bildumak sortzea

2. Helburua: Ikerketa zentro eta ildoen arteko koordinazioa areagotzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Alzheimerren Gaitz eta antzeko Dementziei buruzko ikerketaren mapa egitea. 
  • Ikerketa eta berrikuntzaren koordinazio batzorde bat sortzea, Biodonostia buru dela. 
  • Berrikuntza soziosanitarioaren foro bat eta espazio soziosanitarioaren koordinazioari buruzko jardunaldi bat bultzatzea. 
  • Lankidetza publiko-pribatua sustatzea. 

3. Helburua: Ikerketa azpiegitura eta plataformak baliatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Lehendik dauden ikerketa plataforma eta egituren zerbitzu-kartera bat egitea. 

4. Helburua: Lankidetzazko harremanak eta ikerketa bultzatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Ikerketa agentzia eta zentroekiko harreman instituzionalen agenda bat egitea. 

5. Helburua: Berrikuntza bultzatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Teknologia-zentro eta enpresa-ehunarekiko lankidetzan berrikuntza sustatu eta bultzatzea. 
  • Gizarte berrikuntza bultzatzea. 

6. Helburua: Lurralde-koordinaziorako organo bat sortzea. Beste zentroekin lankidetzan jardutea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Ikerketa-Plan inklusibo bat sortzea, ardatz honetan aipatu diren ekimenak barne dituena. 

7. Helburua: Gaixotasun neuroendekatzaileen alorreko ikertzaileak prestatzeko programak koordinatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Ikertzaileak prestatzeko eta arretako fakultatiboak intentsifikatzeko programa bat sustatzea. 

8. Helburua: ZIZN Egitasmoa (Zahartzearen Ikerketarako Zentro Nazionala) berreskuratzea. 

Lortu beharreko erronkak

  • Estatuko Administrazio Orokorrarekiko eta Euskadiko Administrazioarekiko negoziazioak bultzatzea, ZIZN Egitasmoa (Zahartzearen Ikerketarako Zentro Nazionala) berreskuratzeko eta abian jartzeko.