ADINBERRI SILVER FORUM

2023-11-08 / 2023-11-09

Adinberri Silver Forum-en, sektoreko profesional guztiak bildu egingo dira ekitaldi inspiratzaile eta praktiko batean, kongresu bat eta azoka bat konbinatuz. Kongresuan nazioarteko izen handiko hizlariak izango dira eta azokan Silver Ekonomiaren azken berrikuntzak ezagutaraziko dira.

KONGRESUA

20 izen handiko hizlari eta mahai-inguruak

Silver Ekonomiaren azken joerei buruz ikasteaz eta hausnartzeaz gain, inspirazio iturri gisa baliatu dezakegun nazioarteko lehen mailako aditu talde bat daukagu.

Foroan parte hartuko duten adituen artean nabarmentzekoak dira ‘Adinekoentzat onuragarriak diren Smart Homes Soluzioak, Zein erronka planteatzen dira?’ hitzaldia emango duen Ad van BerloSmart Homes-en eta e-Health-en esperientzia zabala duen ingeniari holandarra; AgeTech arloan lider aitortua den Dov Sugarman, segurtasuna eta ongizatea monitorizatzeko industrian liderra den soluzioa garatu duen eta Kongresura ‘Age-Tech start-up-en azelerazioa: zahartzearen etorkizuna aldatuko duten ekintzaileentzako laguntza’ hitzaldiarekin etorriko dena.

Kongresuan hauek ere hartuko dute parte: Keren Etkin gerontologoak, ‘The AgeTech Revolution’ liburuaren egileak, ‘AgeTech iraultza, zer, zergatik eta noiz’ izeneko hitzaldia emango du; eta Sarah Thomas zahartzearen arloko berrikuntza estrategian adituak ‘AgeTech berrikuntza- lankidetza da funtsa’ hitzaldia emango du.

Kongresuan izena emateko: sarrera eskuratu eta hitzaldietara joan: www.adinberrisilverforum.com

AZOKA

40 erakusketari

Adinberri Silver Forum-ek living lab bat izango du produktuak eta zerbitzuak erakusteko eta bertan 40 erakusketariren berrikuntzak ezagutzeko aukera izango duzu.

  1. Bizitza luzerako etxebizitza eta ingurunea
  2. Arreta eta zainketak
  3. Zahartze osasungarri eta aktiboa
  4. Preskriptoreak (Finantza-plangintza, aseguruak)

Ponentziak eta mahai-inguruak

María Jesús Álava psikologo klinikoak hitzaldi dibulgatzaile bat emango du, “La inutilidad del sufrimiento” liburuaren egilea, eta mahai-inguru batean parte hartuko du beste aurpegi ezagun batzuekin.

Demo-tailerrak (‘Living lab’)

Adinberri Silver Forum-en, produktu eta zerbitzu berritzaileak testatzeko tailerrak antolatuko dira. Formatu horri esker, parte hartzaileek formatu intimoago batez gozatzeko aukera izango dute eta horien arduradunekin eta gainerako parte hartzaileekin elkarreraginean aritu ahal izango dira.

One-to-one topaketak

Adinberri Silver Forum topagune bat da, non bilerak hitzartu ahal izango dituzun bai eta beste parte hartzaile batzuekin. Ekitaldia baino egun batzuk lehenago, gure plataformaren bidez mamitu ahal izango dituzun negozioak egiteko benetako aukera da.

Azoka azaroaren 9an irekiko da, arratsaldez, doan.