GIPUZKOAKO SENDAGAIGILEEN ELKARTEAK ETA AUBIXA FUNDAZIOAK ALZHEIMER ETA BESTE DEMENTZIA BATZUEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA PRESTAKUNTZA ZABALTZEN LAGUNTZEN DUTE.

  • Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute prestakuntza- eta hezkuntza-programak bultzatzeko eta Alzheimer gaixotasunari eta zahartze prozesuarekin lotutako edozein alderdiri buruzko ezagutzak zabaltzeko.
  • Era berean, elkarlanari esker, informazioa trukatu ahal izango da Alzheimerra duten gaixoek medikamentuak eskuratzeko duten egoerari buruz, eta medikamentuok behar bezala eskuratu eta erabiliko direla bermatzeko neurriak sustatu ahal izango dira.

Lurdes Ubetagoyena, Aubixa Fundazioko presidenteak eta Miguel Ángel Gastelurrutiak GSEko presidenteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen artean, eta elkarrekin lan egingo dute –Gipuzkoako 287 farmaziekin lankidetzan- Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei buruzko informazioa zabaltzeko.

Era berean, Aubixa Fundazioak eta GSEk hitzaldi espezifikoak, truke zientifikoak eta sentsibilizazio-jarduerak egiten lagunduko dute, pazienteen bizitza kalitatea hobetzeko. Halaber, gaixotasunerako sendagaien buruzko informazioa trukatzen ere lagunduko dute, medikamentuak behar bezala erabili eta eskuratu ahal izateko.

Lurdes Ubetagoyenak akordioa sinatu ondoren azpimarratu duen bezala “Aubixa Fundazioaren helburuen artean dago gure lurraldeko erakunde eta organismoekin lankidetzan aritzea eta parte hartzea”. Gaur Sendagaigileen Elkargoarekin sinatu dugun sinadurak berretsi egiten du aspalditik bi erakundeen artean garatzen ari garen lankidetza ona, eta elkarrekin proiektu berriak abian jartzera bultzatzen gaitu. Sinaduran, halaber, dementziek eta, oro har, zahartzeak dakarren erronkari aurre egiteko 2016an sortu zen fundazioko presidente ordea, Ana Belén Juaristi, eta Maria Ángeles Arrazola patroia egon dira.

Bestalde, GSEko presidente Miguel Ángel Gastelurritua pozik agertu da akordio berri hau gauzatzearekin. “Akordio honi esker, herritarrak gaixotasunari buruz sentsibilizatzeko gure hazia jarri ahal izango dugu, bai eta medikamentuan adituak diren osasun-profesionalak garen aldetik, gure ezagutza eman ere Fundaziotik behar dugun guztiari”.

Akordioa sinatu ondoren, GSEk bat egingo du helburu horiekin diseinatzen diren lankidetza-ekimen guztiekin. Hitzaldiak eta prestakuntza-jarduerak antolatzea, informazioa zabaltzea eta informazioa trukatzea izango dira Gipuzkoako Elkargoaren lankidetza berri honen ardatzak. Gipuzkoako farmazien rol sozialak indartu eta sustatzearen aldeko apustu irmoa egiten du.

 

Donostia, 2023ko otsailaren 2a