AUBIXAK BERE PATRONATUA HANDITU DU

Aubixak bere patronatua zabaldu du bi kide berri baliotsurekin: Sandra Hernández de Diego psikologoa eta Juan Carlos Arbonies medikua.

Sandra Hernández, Psikologia Kliniko, Neurozientzia eta Musikoterapiako Masterra eta Neuropsikologia Klinikoko Graduondokoa, esperientzia zabala du adinekoekin esku-hartze psikosozialean eta sektore soziosanitarioko profesionalen eta zaintzaileen prestakuntzan.

Zorroaga Fundazioko sail psikosozialaren arduraduna da 2010etik.

Juan Carlos Arbonies, familia- eta komunitate-medikuntzan aditua, Osatzen-Semfyc Komunikazio eta Osasun Programa taldeko kidea da. Asistentzia-harremanean eta komunikazioa, ohiturak aldatzeko motibazio-elkarrizketetan eta irakaskuntza-metodologian aditua.

Osakidetzako Paziente Bizia-Paciente Activo programaren ideologo eta bultzatzailea, bai eta pertsonek beren osasunean parte hartzeko eta osasun-profesionalekin partekatutako erabakiak hartzeko ekimen ugariren bultzatzailea ere.

Gros-ESI Donostialdeako Lehen Mailako Arretako Unitateburua da.