AURRERAPEN BERRIAK HAUSKORTASUN-EGOERAN DAUDEN ADINEKOEN ARRETAN

Aubixak eta Hurkoak zerbitzu-zorroari buruzko dekretuan sartzea planteatu dute.

Hauskortasun-egoeran dauden adinekoen kopurua handitzea aurreikusten denez, Hurkoa eta Aubixa fundazioek hausnarketa bateratu bat egin dute errealitate berri horri aurre egiteko moduari buruz. Ekimen horren helburua da zahartze osasuntsua eta autonomoa bermatzea, hauskortasunaren prebentzioa sustatuz, desgaitasun- eta mendekotasun-egoerak atzeratzeko. Horretarako, Hurkoak eta Aubixak hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola, hauskortasuna zerbitzu-zorroari buruzko dekretuan sartzea, sistema soziosanitario globala sortzea, gizarteko beste sektore batzuen inplikazioa sustatzea eta herritarrak hauskortasun-egoerak identifikatzearen garrantziaz kontzientziatzea.

Hurkoa eta Aubixaren proposamen nagusienetako bat da hauskortasuna zerbitza-zorroari buruzko dekretuan sartzea, udalerriek hauskortasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko beharrekoak diren baliabideak eta tresnak izan ditzaten bermatzeko eta egoera bakoitzean behar duten laguntza eskaintzeko.

Era berean, zerbitzu soziosanitarioen sistema orokor bat sortzea proposatzen da, pertsona batek bere bizitan zehar izan ditzakeen behar, laguntza eta arreta guztiak kontuan hartuko dituena. Zerbitzu-agenda horri esker, hauskortasun-egoeran dauden pertsonei arreta integrala eta koordinatua eman ahal izango zaie, haien ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko.

Hurkoak eta Aubixak azpimarratu dute garrantzitsua dela gizarteko beste sektore batzuk inplikatzea arrisku-egoeren prebentzioan eta detekzioan. Horretarako, farmazien sareak, banketxeek, hurbileko saltokiek eta komunitateko beste eragile garrantzitsu batzuek parte hartzea proposatzen dute. Eragile horiek tartean sartzen direnez, laguntza-sare bat sortu nahi da, hauskortasun-egoerak garaiz eta eraginkortasunez identifikatu eta horien aurrean jarduteko.

Eta herritarrak beren inguruneko hauskortasun-egoeren aurrean adi egotearen garrantziaz kontzientziatzeko premian. Hurkoak eta Aubixak radarren proiektuak ezartzea proposatu dute, hauskortasun-egoerak identifikatzeko eta behar den laguntza emateko antena gisa jardun dezaten. Ekimen honen helburua hauskortasun-egoeran dauden pertsonei arreta eta zaintza emateko kultura sustatzea da.

Hurkoak eta Aubixak aurkeztutako proposamenak honako premisa honetan oinarritzen dira: adinekoak ez dira soilik laguntza- eta arreta-premiak dituzten subjektutzat hartzen, baizik eta zenbait laguntza behar izan arren gara daitezkeen potentzialtasunak dituzten pertsonatzat. Zahartzearen ikuspegi integrala sustatu nahi dute, adineko pertsonen autonomia, duintasuna eta borondatearen errespetua balioetsiz.

Gai horiei buruz Aubixa Fundazioko neurologo eta patroi José Félix Martí Massó jaunak aurkeztutako ekitaldi batean, joan den 16an, Biodonostiako zuzendari Itziar Vergara andereak, Aubixako idazkari Martín Auzmendi jaunak eta Hurkoako patronatu kide José Luís Marañón jaunak hitz egin zuten.