BELAUNALDIEN ARTEKO JARDUNALDIAK

Joan den azaroaren 23an eta 28an, Aubixa fundazioa belaunaldien arteko jardunaldi batzuetan parte hartzera gonbidatu genuen, Nagusilan eta Helduak Adirekin eta Donostiako La Salle ikastetxeko batxilergoko lehen mailako ikasleekin batera.

Lehenengo jardunaldian, gazteek adineko pertsonak nolakoak diren, erretiroa hartzean zer bizimodu mota egiten duten edo zer premia dituzten jakin ahal izan zuten; bigarrenean, berriz, zahartze aktiboaz eta komunitatea egiteko beharraz edo elkartasunaren esparruan eragiteko beharraz hitz egin genuen.

Esperientzia benetan interesgarria da, eta berriro partekatu ahal izatea espero dugu.