BIODONOSTIA, NAGUSILAN ETA AUBIXA FUNDAZIOAREN ARTEKO LANKIDETZA

Joan den apirilaren 11ean, Biodonosita, Nagusilan eta Aubixa Fundazioko ordezkariak Biodonostiako egoitzan bildu ziren, Masqueideas Fundazioarekin batera, Biodonostian, eta zehazkiago, hauskortasunaren eta zahartzearen ikerketa-ildoetan adinekoen parte-hartze eraginkorra lortzeko lankidetza-ildoei buruz hitz egiteko eta iritziak trukatzeko.

Herritarrek ikerketan parte hartzeak azterlanaren xede diren biztanleen benetako beharrak eta lehentasunak kontuan hartzea ahalbidetzen du, eta, horrela, haien diseinua, kalitatea, eraginkortasuna, emaitzak eta gizartean duten aplikagarritasuna hobetzen dira. Honako onura hauek ditu, besteak beste:

  • Ikerketen garrantzia eta gizarte-eta osasun-inpaktua handitzen ditu.
  • Ikerketa optimoak ahalbidetzen ditu ikerketaren xede diren pertsonentzat, kasu zehatz honetan, adinekoen kolektiboarentzat.
  • Emaitzen irismen informatiboa handitzen du, zirkuitu zientifiko eta akademikoetatik haratago.
  • Esparru zientifikoaren eta sozialaren arteko aliantzak bultzatzen ditu, elkarrenganako konfiantza eta errespetu handiagoaren mesedetan.
  • Zientziari eta ikerketari buruzko ezagutza handitzen du gizartean.

Datozen hilabeteetan bilera gehiago egingo dira, bileran ezarritako helburuak lantzen jarraitzeko.