BISITA BAT MUSEORA

San Telmora. Oroitzapenen mundura eramango gaituzten hiru erakusketa berezi eta oso interesgarri. Gure memoria lantzeko eta ezagutza zabaltzeko plan ona.

Ibilbideari hasiera emateko azkenekotik hasiko gara: “Los nuevos 90”, erakusketa honek, kronologikoki, 80ko hamarkadaren amaierako, 90eko eta 2000. urtearen hasierako kolektibo artistikoetara hurbiltzen gaitu. Bertan, 140 sortzaile eta kolektibo desfilatzen ikusten ditugu, bai eta edizio alternatibo, tesi, erakusketa, argazki, bideo arte eta bideo dokumental sorta bat ere, bere izaera parte-hartzaileagatik nabarmendu zirenak.

Jai tradizionalak eta dantzak gustuko dituzuenoi, Dantzan Ele, Trajes de baile erakusketarekin gozatuko duzue. Iparraldeko lau jai tradizionaletan oinarritutako erakusketa: Besta Berri, Kaskarotak, kabalkadak eta txarivariak eta maskaradak. Ehun manikik ematen diete bizia pertsonaiei. Bide batez, apirilaren 15ean eta 22ak Alakiketan familia-tailerrak eta apirilaren 11tik-14ra sormen-tailerrak antolatuko dira.

Bigarren solairuan Amable Arias Entre bambalinas eta bere akuarela eta marrazkiekin topo egin dezakegu, berrogeita hamarreko hamarkadako antzerki ibiltari haren eta Principal antzoki haren oroitzapenekin, vedette eta koristaz betea eta egileak amari arropazaindegian laguntzen ziona.

Begiris elkartearen lankidetzari esker, ikusmen-urritasuna duten pertsonek mugikorrean deskargatu ahal izango dituzte aretoko testu egokituak.