BOST MARRA

Joan den urriaren 18an, Donostiako Antzoki Zaharrean, Aubixa Fundazioak musika-tailer bat antolatu zuen. Bertan, gure patronatu-kide Jose Félix Martí Massók, Xabier Lizaso musikaria, Do re ni proiektuaren arduradun eta sortzailea, eta Laboral Kutxaren eta Kantaita enea ekoiztetxearen laguntza izan zituen.

500 pertsona baino gehiagok bete zuten antzoki hau, eta bertaratutako ikusleek oso aktiboki parte hartu zuten. Bertan, agerian geratu zen edozein adinetan musika egitea narriadura kognitiboa prebenitzeko neurrietako bat dela.