DESDE: ONLINE JARDUNALDIAK

DESDE Aubixa Fundazioak bultzatutako proiektua da, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren (EJ) finantzaketarekin, eta Narriadura Kognitiboa eta Inguruneak eta Narriadura Kognitiboa eta Zainketak arloetan zerbitzuak emateko erreferente izatea du helburu.

Abenduaren 18an eta 20an, DESDE Dementzia eta Zahartzarorako Zerbitzuak Garatzeko Zentroaren (desde.eus) online lehen formazioak egin dira. Online formazioen lehen edizio hau Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Gipuzkoako Ordezkaritzarekin elkarlanean egin da.

Bi prestakuntza egin dira, “Etxebizitza eta Narriadura Kognitiboa” eta “Zentzumenetarako Diseinua”, bakoitza bi ordukoa.

Formakuntzek interes handia piztu dute eta 35 parte-hartzaile izan dituzte, Vigon, Gijonen eta Madrilen, besteak beste.