DONOSTI LAGUNKOIA TALDE ERAGILEAREN BILERA

Marijo Moreno Juan Aubixa Fundazioaren ordezkari gisa joan zen otsailaren 13an Donostia Lagunkoiako Talde Eragilearen bilerara.

Jarduerari berriro ekiteko asmoz, oraingo honetan proposamena etxebizitzaren eta belaunaldien arteko aukeren gaia lantzea zen, “Hainbat adinetako pertsonak harremanetan jartzea ahalbidetuko duten etxebizitza-aukera berriak” izenburupean.

Donostiako hainbat erakundetako 26 pertsonak hartu zuten parte.

Proposamen zehatz bat aurkeztu zen, dagoeneko martxan dagoena, KUVU, belaunaldien artean partekatutako ostatu-programa bat, ondoren mota horretako alternatibek dituzten aukerak eta erronkak aztertzeko eta eztabaidatzeko. Azkenik, alternatiba horiek Donostian izan dezaketen ibilbideaz hitz egin da.

Donostiako etxebizitzaren arazoaren konplexutasuna eta eskala ikusita, ondorioztatu da beharrezkoa dela espazio eta gai hori jende gehiagorekin partekatzen jarraitzea, hiriko beste auzo eta leku batzuetara hedatuz.