ETORKIZUNA ERAIKIZ KONGRESUA

Iragan astean Tabakaleran egiten ari zen Etorkizuna Eraikiz Kongresuan ere izan zen Aubixa.

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoako Foru Aldundiak gidatutako ekimena da, gaitasun kolektiboa sustatzeko eta gure garaiko erronkei elkarlanean heltzeko.

Entzumenaren eta esperimentazioaren bidez, hainbat pertsonak eta erakundek elkarrekin lan egiteko aukera dute, lurraldea hobetzeko eta politika publiko iraunkorren gaineko erabakiak hartzen laguntzeko. Hitzaldien ardatz nagusia zen patioan parte-hartze eta esku-hartze ugari izan ziren, hala nola plaza irekiko espazioan edo Tabakalerako plazako erakusketan.