
Joan den urtarrilaren 21ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gurea Aretoan, Plan Estrategikoaren (Zainketak eta Gizarte Politikak 2030) Mahai Tekniko Politikoaren 5. saioa egin zen. Bertan, Alzheimerra eta beste dementzia batzuk prebenitzeko, detektatzeko eta artatzeko Alzhatu-Unitate Komunitarioa proiektu eragilea eztabaidatu zen, Cita-Alzheimerrek aurkeztua, eta Inmaculada Sanchez gure patronatu-kideak parte hartu zuen.