Gizarteari “Euskadi iraunkorra: Zainketa-herrialde baterako belaunaldien arteko itun berri baten alde” dokumentua aurkeztea.

2019ko urriaren 19a, Tabakalera. Donostia-San Sebastian

Honako hauek sinatu dute dokumentua: José Félix Martí Massó neurologo eta Aubixa Fundazioko presidenteak; Ramón Barinaga ekonomialariak; Luis Goenaga Tecnaliako Osasun Saileko kontseilariak; Fernando Fantova gizarte-aholkulariak; Maximo Goikoetxea Aubixako zuzendari exekutiboak; Arantza Lekuona Donostialdea ESIko Ginekologia Zerbitzuko buruak; Lourdes Pérez kazetariak; Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidenteak eta Javier Yanguas Aubixako aholkulariak.

Dokumentuaren garapena bultzatu zuen arrazoi nagusia honako hausnarketa honen bidez laburbil daiteke:

Gaur egun arte inoiz ez dira hainbeste belaunaldi elkarrekin bizi izan Euskadin. Baina aukera historiko hau zalantzan jarri du zahartutako populazioaren itxaropen, eskari eta premien eta oraina eta etorkizuna zalantzagarri baten aurrean den gazteriaren itxaropenen artean zabaldutako arrakalak.
Aubixa Fundazioak uste du belaunaldien arteko itun berri bat eraiki behar dela distantzia hori murrizteko, elkartasun komunitarioarekin konpromisoa pizteko eta herri hau zaintza gizarte eredugarria bezain jasangarria bihurtzen laguntzeko
“.

Euskadi jasangarria