MEKA-ELGOIBARREN FORMAKUNTZA

Joan den abenduaren 5ean, astelehena, Marijo Moreno arkitektoa eta Amaia Arregi psikologoa Elgoibarko Meka zentrora joan ziren, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta soziosanitarioa emateko zikloko ikasleei Alzheimerra duten pertsonen zainketei eta inguruneek duten eraginari buruzko hitzaldia ematera.

Hizlariak eta ikasleak bat etorri ziren zainketek eta arreta pertsonalizatuak duten garrantzian, eta gaiarekin lotutako bizipenak eta esperientziak partekatu ahal izan zituzten.