
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Ana Belén Otero Ongizateko sailburuordea eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendaria Aubixa Fundazioaren egoitza eta bertan egiten diren jarduerak eta proiektuak ezagutzera joan ziren.
Fundazioaren aldetik, Lurdes Ubetagoyena lehendakaria, Ana Belén Juaristi lehendakariordea, Nerea Briz eta Inmaculada Sánchez patronatu-kideak eta Amaia Arregi, profesionalen ordezkari gisa, izan ziren.
Bileran zehar, Fundazioak bere jarduera-arlo nagusietan garatzen dituen jarduerak banakatu ziren: zahartzea, gaixotasun neurodegeneratiboak eta belaunaldien arteko ituna.
Sailak interes handia erakutsi zuen gizarteari zuzendutako jarduera guztiak ere ezagutzeko. Bisita egin ondoren, sailburuak honela definitu zuen sare sozialetan: “Gaur Aubixa Fundazioa bisitatzeko pribilegioa izan dut, hain beharrezkoak eta eraldatzaileak diren proiektuetan lan egiten duen erakundea. Izugarri harritu nau garatzen diren ekimenak ezagutzeak, Belaunaldien arteko Ituna, zahartzea eta gaixotasun mentalak bezalako gai erabakigarrietan oinarritzen direnak. Hunkigarria da ikustea nola eraikitzen den, ekimen horien bitartez, gure adinekoei laguntzeaz gain, gazteak ere tartean sartzen dituen zubi bat, belaunaldien artekoa funtsezko ardatz gisa nabarmenduz “.
Mila esker, Sailburua.