943 317 324 , 688 889 806 

“PASOS HACIA UNA NUEVA VEJEZ” LIBURUAREN AURKEZPENA

Joan den azaroaren 25ean, San Telmo Museoko areto nagusian, Javier Yanguasen liburu berriaren aurkezpena egin zen, “Pasos hacia una nueva vejez: heldutasunaren erronka sozial eta emozional handiak” izenburupean. Ekitaldia Aubixa Fundazioak antolatu zuen, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta Laboral Kutxarekin batera.

Euriak ezin izan zuen aurkezpenarekiko interesa geldiarazi. Ekitaldiari hasiera emateko, antolatzaileek bat egin zuten indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna zela eta munduan egin ziren errebindikazio-ekitaldiekin.

Javier Yanguas gerontologo eta Aubixa Fundazioko proiektu zuzendariak eta Lourdes Pérez Diario Vascoko zuzendari ordea eta Fundazioko patroiak ordubeteko hitzaldia eman zuten, ondoren bertaratutakoen parte-hartzeari bide emanez.

Liburuan adierazten den bezala, zahartzaroa da gure gizarteak duen erronka handienetako bat, gero eta gehiago bizi garelako eta seme-alaba gutxiago ditugulako. Aldaketa demografiko horrek eta gure bizimoduaren eta elkarbizitzeko moduen eraldaketak belaunaldien arteko etena, isolamendua eta bakardadea areagotu ditu, “heldutasuna guk ezagutzen genuenaren oso bestelako moduan esperimentatzen baita”.