ZAINTZAILE ERREAREN SINDROMEA

Planetako populazioan gertatzen ari den aldaketa demografikoa gero eta nabarmenagoa da, eta horrek munduko gizartearen zahartzea eragiten du. Fenomeno horren ondorioz, gero eta pertsona gehiagok dute gaixotasun neurodegeneratiboren bat, eta, zehazki, dementzia motaren bat, eta Alzheimer gaixotasuna da ohikoena. Errealitate hori dela eta, hainbat ikertzailek azterlanak egitea erabaki dute, Alzheimer gaixotasuna duen pertsona batengan egiten diren zainketek zaintzaileengan zer eragin duten ikusteko.

Errealitate horretan murgildu aurretik beharrezkoa da zaintzaileen mudnuan dauden zaintzaile motei buruz hitz egitea, baina nola definitzen dira bai zaintza jarduera bai eta zaintzailea? Letablierren arabera, zaintza-lana harreman-lan bat da, besteentzako zeregin bat, mendekotasun-harreman batean dauden pertsonen artean aurrez aurre egiten dena, bata bestearen zerga baita, haien zaintza eta ongizaterako.

Zaintzailearen zeregina hiru faktoretan bana daiteke: faktore afektiboa, faktore emozionala eta faktore morala. Lehenengoa zaintzailearen eta zaindutakoaren arteko harremanaren araberakoa izango da; bigarrena, “maitasun-lanaren” ideian oinarritzen da, hau da, bi pertsonen artean inplikazio emozionala egon ezean, lan horiek ezin izango liratekeela egin, eta, azkenik, hirugarrena, zaintzaren betebeharretan oinarritzen da.

Zaintzaileen munduan ere mota desberdinak daude; zehazki, zaintzaile informalak eta zaintzaile formalak bereiz ditzakegu. Lehenengoen ezaugarria da beharrizanez eta norberaren zaintza-erantzukizunaz arduratzen den pertsona izaten dela; normalean familiako norbait izaten da, zehazki, ezkontidea edo seme-alabak, eta ez dute ordainsaririk jasotzen ahalegin hori egiteagatik. Bigarrenak, aldiz, zainketen arloko profesionalak izaten dira, eta, kasu horietan, zainketa-lansariak jasotzen dira.

Zaintzaile informalei erreparatzen badiegu, azken urteetan ikusi da gehienetan etxean egiten dela, eta mendeko pertsonen zaintzaileen %84 emakumeak direla; horietatik, ehuneko handi batek ahaidetasun-mota bat du pertsona horrekin, eta alabaren lotura da ohikoena, zaintzaile gisa seme-alaben ehunekoa lau aldiz gaindituz. Zaintzailearen prototipoa ere desberdina da generoaren arabera: oro har, emakume zaintzaileak lanerako adinean dauden pertsonak izaten dira (54 urte, batez beste), eta, lan egiteaz gain, gurasoen zaintzaz arduratzen dira; gizon zaintzaileak, aldiz, erretiratzeko adinean daude (67 urte) eta, batez ere, emaztea zaintzeaz arduratzen dira, eta ez hainbeste gurasoak zaintzeaz; azkenik, nabarmendu behar da aldeak daudela gizonek eta emakumeek eskaintzen dituzten zaintza motei dagokienez. Zehazkiago, eta azken horietan sakonduz, esan beharko litzateke denbora gehiago ematen dutela horrelako zereginetan (bi heren baino gehiago modu iraunkorrean betetzen dira), eta barietate eta konplexutasun handiagoa dute, eta horrek gainkarga sentitzera eramaten ditu.

Zainketen eta horien feminizazioaren gaiarekin jarraituz, Martín Palomok azterlan bat egin zuen, eta bertan, hainbat familiatako belaunaldi desberdinetako emakumeak elkarrizketatu zituen, familia bakoitzean zaintzak ulertzeko orduan zeuden aldeak ikusteko. Guztietan agerian geratu zen beren ekintzen elkartasuna, baina baita ere ez direla beti ongizate-iturri zaintzailearentzat eta zainduarentzat. Beste ezaugarri deigarri bat zainketak ulertzeko modua izan zen; adibidez, bilobetako batentzat, zaintza on bat amonaren autonomia zaitzearekin lotuta egongo litzateke. Aldiz, amarentzat arreta handiagoa jarriko litzateke edozein istripu saihesteko behar den guztiaren proportzioan. Hiru belaunaldiek bat egiten zuten zainketen justifikazioarekin, guztiek lotzen baitzuten zaintzailea emakumea izateko beharrarekin, eta naturaltzat jotzen baitzuten familiako emakumeak arduratzea mendeko pertsonak zaintzeaz.

Lehen esan bezala, zainketek eragina eta alterazioa dakarte zainketez arduratzen diren pertsonen bizitzetan. Egindako hainbat azterlanek erakutsi dutenez, dementzia motaren bat duten pertsonak zaintzeaz arduratzen diren pertsonek estres-karga handiko egoerak bizi dituzte eta, ondorioz, ondorioak dituzte osasun-mailan, bai fisikoki, bai emozionalki. Vitaliano, Schulz, Kiecolt-Glaser eta Grantek 2011n egin zuten biztanleria ez-zaintzailearekin konparatutako azterlan batean ikusi zen beren inguruko pertsonaren bat zaintzeaz arduratzen ziren pertsonen taldeak puntuazio handiagoa zuela sintomatologia antsioso-depresiboarekin lotutako eskaletan, puntuazio baxuagoa ongizate subjektiboa eta autoeraginkortasuna ebaluatzen zuten eskaletan eta probabilitate handiagoa biztanleria orokorrarena baino istripu kardiobaskularren bat edo arazo inmunologiko bat izateko orduan. Garrek egindako beste azterlan batek erakutsi zuenez, zaintzailearen kezkarekin gehien lotzen ziren alterazioak honako hauek ziren: loaren nahasmenduak, gernu-inkontinentzia, noraezean ibiltzea eta jokabide arriskutsuak. Halaber, ikusi zuten gaixoen apatiak eragin handia zuela zaintzaileen egoera psikologikoan eta fisikoan, eta, azkenik, jokabide disruptiboak eta desinhibizioa lotu zituzten zaintzaileen sintomatologia depresiboarekin.

Dementzia motaren bat duten pertsonak zaintzeaz arduratzen diren pertsonek pairatzen dituzten alterazio horiek guztiek “burnout” edo “zaintzailearen gainkarga” eragin dezakete. Freudenberguer autoreak proposatu zuen lehen aldiz kontzeptu hori 1974an, eta ingelesezko “burden” hitzean du jatorria. Zainketa-egoeraren aurreko akidura mentala eta antsietatea aipatzen ditu. Pertsona bat gainkargatuta dagoela esango da, zaintzaileak hautematen duenean zainketa-ekintzak ondorioak dituela bere osasun fisikoan zein mentalean, bizitza sozialean, pertsonalean eta ekonomikoan.

Gainkargaren pertzepzioa zaintzaileek aurre egin behar dieten faktoreen mende dago, besteak beste: a.) familiaren historia; izan ere, ikusi da familia bateko belaunaldien artean harreman onak izateak erraztu egiten duela zainketekiko estresa murriztea, bai eta laguntza jasotzeko gaitasuna ere, eta egoera horietan geratzen diren rol-aldaketei hobeto aurre egitea; b.) maila sozioekonomikoa; izan ere, ikasketek baliabide-maila baxua lotzen dute estrategia pertsonal eta familiar gutxiagorekin mendetasuna duen pertsonaren zaintzaren karga bere gain hartzeko orduan; eta, azkenik, c.) gizarte-sarte sendoa izateak gainkargaren pertzepzio txikiagoa eragiten du.

Burnoutarekin lotzen den beste faktore bat zaintzaileak berak izan dezakeen presioa da, eraginpeko pertsonak izan dezakeen mendekotasun-mailarengatik. Izan ere, maila kognitiboan, jokabide- eta emozio-ezaugarrietan eta eguneroko bizitzako jarduera instrumentaletan mendetasun-maila altuagoa da.

Azkenik, Peinado eta Garces de los Fayos autoreek hiru kategoria proposatu zituzten zaintzaile errearen sindromea iragartzeko. Honako hauek osatzen dute: zaintzailearen barne-iragarleak, familia-testuingurua eta inguru-testuingurua. Lehenengoa zaintzailearen nortasun-motari buruzkoa da, bai eta haren sentimenduei, pentsamenduei, emozioei eta portaerei buruzkoa ere; bigarrena, berriz, hautemandako familia-laguntzari, familia-zurruntasunari, estresatzaile ekonomikoei eta, besteak beste, zaintzailearen eta gaixoaren arteko elkarrekintzari buruzkoa da; azkenik, hirugarren kategoria, zaintzaile nagusiak jasotzen duen gizarte-laguntzari, pertsona arteko harremanei, familiako gainerako kideen inplikazio-mailari eta familiak egoeraren aurrean izan ditzakeen arazoei eta aurre egiteko baliabideei buruzkoa da.

Zehazki, aurre egiteari dagokionez, esan behar da, azterlan batzuen arabera, mendekotasuna duen pertsona zaintzeaz arduratzen den pertsonak aurre egiteko baliabide eta estrategia egokiak baditu, egoeraren aurrean senti dezakeen frustrazio-maila nabarmen jaisten dela, eta egoera egokia ere izan daitekeela. Baliabide horien artean alderdi moralak daude. Horrela, egungo zaintza-egoera gurasoen aldetik seme-alaben kasuan jasotako zaintza eskertzeko modu gisa ulertzen da, eta alderdi etiko, moral eta pertsonalekin lotzen da. Hala ere, ikerketa gehienak Lazarusek eta Folkmanek proposatutako sailkapenean zentratu dira. Autore horiek bi estrategia mota proposatu zituzten: arazoari buruzkoak eta emozioei buruzkoak. Kasu honetan, Gottlieb-ek eta Wolfe-k ondorioztatu zuten arazoan oinarritutako estrategiek ongizate psikologiko hobea ematen zietela zaintzaileei, bai eta arazoari aurre egiteko jarrera aktiboaren eta sistema immunologikoaren hobekuntzaren eta, ondorioz, zaintzaile nagusiaren osasun-egoeraren arteko harremanaren artean ere.

Amaia Arregi Amas

Psikologo Sanitario Orokorra eta Psikogerontologoa