2. ARDATZ ESTRATEGIKOA.

Prebentzioa, diagnostiko goiztiarra eta ebaluazio integrala, Alzheimerren gaitza edo beste dementzia bat duten pertsonek beren gaixotasunaren fase guztietan dituzten beharrei erantzuten dien arreta mailarik onena bermatzeko

1. Helburua: Prebentzio programak ezartzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  1. Herritarrei eta arriskuko multzoei zuzenduriko lehen mailako prebentzio programak bultzatzea. 
  2. Gaitzaren bilakaera atzeratzen duten bigarren mailako programak bultzatzea. 
  3. Hirugarren mailako prebentzio programak bultzatzea, bai pazientearen bai bere familiaren bizitza kalitatean eragindako inpaktua minimizatzeko. 
  4. Prebentzioari begira lagungarri gertatzen den bizitza proiektu bat sortzen laguntzea. 

2. Helburua: Gaitzaren diagnostiko goiztiarra barruan duen arreta eredu bat diseinatu eta gauzatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko Taldeari esleitzea narriatze kognitiboa iradokitzen duten zeinu eta/edo sintomak dituzten pertsonen galbaheketa egitearen ardura. 
  • Lurralde mailako Narriatze Kognitiboko Unitate bat sortzea, narriatze kognitiboa izan dezaketen pazienteen baieztapen diagnostikoa egin dezan. 
  • Alzheimerren gaitzaren eta antzeko dementzien intzidentzia eta prebalentziari buruzko Datu Basea abian jartzea.

3. Helburua: Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko talde bat eta LMAren kupoko erreferentziazko neurologo bat formalizatzea, diagnostikaturiko kasuen jarraipena egiteko. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Banakako Arreta-Plan (BAP) bat definitzea. 
  • Diagnostikaturiko pertsonak eta bere senitartekoek informazio egituratua eskaintzeko jarduera normalizatzea. 
  • Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko Taldeak formalizatzea.

4. Helburua: Koordinazio soziosanitarioa indartzea.

Lortu beharreko erronkak 

  • Gaitzaren fase bakoitzeko premien arabera pazientea era egokian abordatzea bermatzen duen koordinazio soziosanitarioa bultzatzea. 

5. Helburua: Pertsona zaintzaileen beharrei erantzutea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • EArinduz Plana egitea, pertsona zaintzaileen beharrei era integral eta koordinatuan erantzuteko. 

6. Helburua: Profesionalak eta pertsona zaintzaileak prestatzeko programak sustatzea. 

Lortu beharreko erronkak 

  • Inplikaturiko profesionalak era jarraituan prestatzeko programak garatzea, 
  • Pertsona zaintzaileentzako prestakuntza programak garatzea. 
  • Alzheimerrari buruzko ezagutza indartzea diziplinetako ezberdinetako prestakuntza planetan. 
  • Alzheimerrari era integralean heltzea kontuan hartzen duten espezializazio programak ziurtatzea. 
  • Zaintzaile Errearen Sindrome izenez ezagutzen denetik eratorritako estresa hauteman eta prebenitzeko planak garatzea.