ADINBERRIk antolaturik, Donostiako Arima Hotelean egin zen «merkatuan prest» topaketa, Silver Economy Erronka – ren jarduera planaren barruan.
Berrikuntza sozial eta/edo teknologikoko hogei produktu eta zerbitzu baino gehiago aurkeztu ziren irisgarritasunaren, mugikortasunaren, segurtasunaren, elikaduraren, ariketa fisikoaren, estimulazio kognitiboaren, nahi gabeko bakardadearen, etxearen egokitzapenaren eta laguntza teknikoen arloetan, besteak beste, merkatu soziosanitarioari zuzenduak.
Eta aurkezpenen artean Etxegoxo, Errotu Taldeko arkitektoek, Miren Muñagorrik eta Marijo Morenok, Aubixa Fundazioko kideak, aurkeztutako proiektua, dementzia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera eta etxean duten autonomia luzatzera bideratua.