Elkarrizketak-talks-ak etikarekin, humanismoarekin eta zientziarekin lotutako hitzaldi-ziklo gisa sortu ziren 2021ean, Aubixa Fundazioak Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Fundazioarekin eta Laboral Kutxarekin batera antolatutako garapen iraunkorreko helburuen barruan. Elkarrizketak-Talksak foro bat izan nahi dute, gaurkotasunagatik edo Fundazioaren proiektuekin duten loturagatik gure gizartean landu behar diren gaiak ezagutzeko eta ulertzeko.