688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

IV Brain and Music: Garunarekin kantatzea eta dantzatzea

Sarrera

Maiatzaren 14an, Antzoki Zaharra beteta, Brain and music laugarren edizioa ospatu genuen, Garunarekin kantatzea eta dantzatzea lelopean. Izan ere, musika entzuten, abesten edo dantzatzen dugunean, organismo osoa inplikatzen duen esperientzia bizi dugu: zentzumenak, emozioak eta oroitzapenak. Erritmoek bizipenak pizten dituzte, uneak ekartzen dituzte gogora eta, askotan, geure historiarekin lotzen gaituzte.

Aurtengo edizioan Verdini dantza taldeak, Kantakidetza abesbatzak eta Edurne Ormazabalek aurkeztuta, Jose Felix Martí Masso eta Javier Ruiz neurologoek hartu zuten parte.

Hitzaldi musikal hau Lurdes Ubetagoyena Fundazioko Presidenteak ireki zuen, eta eskerrak eman zituen ekitaldi honek herritarrengandik jasotzen duen babesagatik, laugarren urtez eserlekuak agortzen ari baitziren ospakizunaren aurreko egunetan. Baita Laboral Kutxari eta Oronari ere, eta bereziki Juanjo Ocón zuzendariari, jarduketak koordinatzeaz arduratzen denari.

Argazkiak

Bideoa

Agerraldiak komunikabideetan

Edukien aurkibidea