2. ARDATZ ESTRATEGIKOA.
Prebentzioa, diagnostiko goiztiarra eta ebaluazio integrala, Alzheimerren gaitza edo beste dementzia bat duten pertsonek beren gaixotasunaren fase guztietan dituzten beharrei erantzuten dien arreta mailarik onena bermatzeko
1. Helburua: Prebentzio programak ezartzea.
Lortu beharreko erronkak
- Herritarrei eta arriskuko multzoei zuzenduriko lehen mailako prebentzio programak bultzatzea.
- Gaitzaren bilakaera atzeratzen duten bigarren mailako programak bultzatzea.
- Hirugarren mailako prebentzio programak bultzatzea, bai pazientearen bai bere familiaren bizitza kalitatean eragindako inpaktua minimizatzeko.
- Prebentzioari begira lagungarri gertatzen den bizitza proiektu bat sortzen laguntzea.
2. Helburua: Gaitzaren diagnostiko goiztiarra barruan duen arreta eredu bat diseinatu eta gauzatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko Taldeari esleitzea narriatze kognitiboa iradokitzen duten zeinu eta/edo sintomak dituzten pertsonen galbaheketa egitearen ardura.
- Lurralde mailako Narriatze Kognitiboko Unitate bat sortzea, narriatze kognitiboa izan dezaketen pazienteen baieztapen diagnostikoa egin dezan.
- Alzheimerren gaitzaren eta antzeko dementzien intzidentzia eta prebalentziari buruzko Datu Basea abian jartzea.
3. Helburua: Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko talde bat eta LMAren kupoko erreferentziazko neurologo bat formalizatzea, diagnostikaturiko kasuen jarraipena egiteko.
Lortu beharreko erronkak
- Banakako Arreta-Plan (BAP) bat definitzea.
- Diagnostikaturiko pertsonak eta bere senitartekoek informazio egituratua eskaintzeko jarduera normalizatzea.
- Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioko Taldeak formalizatzea.
4. Helburua: Koordinazio soziosanitarioa indartzea.
Lortu beharreko erronkak
- Gaitzaren fase bakoitzeko premien arabera pazientea era egokian abordatzea bermatzen duen koordinazio soziosanitarioa bultzatzea.
5. Helburua: Pertsona zaintzaileen beharrei erantzutea.
Lortu beharreko erronkak
- EArinduz Plana egitea, pertsona zaintzaileen beharrei era integral eta koordinatuan erantzuteko.
6. Helburua: Profesionalak eta pertsona zaintzaileak prestatzeko programak sustatzea.
Lortu beharreko erronkak
- Inplikaturiko profesionalak era jarraituan prestatzeko programak garatzea,
- Pertsona zaintzaileentzako prestakuntza programak garatzea.
- Alzheimerrari buruzko ezagutza indartzea diziplinetako ezberdinetako prestakuntza planetan.
- Alzheimerrari era integralean heltzea kontuan hartzen duten espezializazio programak ziurtatzea.
- Zaintzaile Errearen Sindrome izenez ezagutzen denetik eratorritako estresa hauteman eta prebenitzeko planak garatzea.