Ohikoa denez, belaunaldien arteko jardunaldiaren barruan Maximo Goikoetxea saria, Jorge Arévalo Turrillasi eman zitzaion, urte askoan Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde izandakoa eta ikastetxe horiek Euskadin duten ibilbide onaren benetako egilea eta Estatuko gainerako lekuetan erreferentzia dena. Sariak, halaber, jardunaldien hasieratik izan duen lotura eta maitasuna aitortzen zuen. Fundazioko presidentea arduratu zen plaka emateaz.