Joan den abenduaren 12an, ADINPART zahartzeari buruzko ikerketan herritarrek parte hartzeko bigarren jardunaldia egin genuen. BioGipuzkoak antolatu zuen, eta Aubixa Fundazioak eta Nagusilanek parte hartu genuen.
Oraingo honetan, David Otaegui gure patronatu-kidea entzun ahal izan genuen neuroinmunologia arloko gainerako lantaldearekin batera, eta haiekin partekatu genituen gure kezkak eta hobetzeko nahiak.