Aubixa Fundaziotik, TKNIKAren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, urteroko jardunaldia eta Maximo Goikoetxea-Lotzen Saria antolatzen ari gara, aurten bosgarren edizioa betetzen duena. Ekitaldia abenduaren 13an izango da, Donostiako Aquariumean.
Jardunaldiaren edizio honetan, gure herrialdean adinekoen zaintzak beti izen femeninoa izan duela eta eremu pribatuan garatu dela azalduko dugu: familiako emakumeak arduratu dira adineko pertsonak etxean zaintzeaz. Eta alternatiba, hamarkada askotan zehar familiatik eta etxetik haratago, tamaina handiko egoitza-eredua izan da, hotel-ospitaleak diseinatuta eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako zerbitzu soziosanitario ugarirekin. Baina badirudi bi irtenbide horiek ez diotela erantzuten gaur egun pertsonek beren zahartze-prozesurako eskatzen dutenari. Hala, zahartzea bera eta arreta- eta bizikidetza-ereduak birplanteatu behar ditugu, baita laguntza behar izanez gero ere.
Maximo Goikoetxea- Lotzen sarian Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikasleek parte hartzen dute, eta bideoen bidez urte horretarako aukeratutako gaiari buruzko gogoetak aurkezten dituzte.