AUBIXA FUNDAZIOKO LEHENDAKARI BERRIA
Lurdes Ubetagoyena kazetari donostiarra, osasunean aditua, joan den ostegunetik da Aubixa Fundazioko lehendakari berria, Patronatuko kideen artean egindako bozketa batean. Aho batez aukeratu zuten kargua betetzeko, orain arte presidente izan denak, Jose Félix Martí Massó neurologoak eta Euskadi Ikerkuntza Sariak proposatuta. Azken horrek Fundazioko taldeko kide izaten jarraituko du, patroi gisa, eta bere proiektu handietan …