HARREMAN ONAK

Gerontologiako luzetarako azterketarik zaharrena Harvard Study of Adult Development da, 1938an jaioa, beraz, 82 urte ditu jada. Gauza asko irakatsi dizkigu, eta haien irakurketa zoragarria da, baina horien artean hiru guntsezko azpimarra daitezke: bizitzan hobekien doazkien pertsonak (osasunari, autonomia eta independetzia funtzionalari, ongizateari, gaixotasunik ezari eta abarri dagokienez) laguntza-harreman onak dituztenak dira (familia eta lagunak) eta beren komunitatearekin konprometitzen direnak; eta bakardadeak hil egiten ditu. Laburbilduz, bizitza on baten gakoak harremanak eta konpromisoa dira.

Robert Neuburger terapeuta suitzarrak dio harremanak truke gisa defini daitezkeela: ni bestearen begiradan existitzen naiz, bestea nire begiradan existitzen da. Beste baten begiradan existitzen ez garela, gardenak edo ikusezinak bihurtu garela sentitzen dugunean, ezin bestean sufritzen dugu. Beraz, harremanak, benetako harremanak behintzat, bi izakiren arteko tratu pribilegiatua dira, elkarrekiko atxikimendua, gure konpromiso pertsonalaren mende dagoena.

Baina existitzen garela senti dezagun, ez da nahikoa pertsonen arteko harremanak ezartzea (konpromisoa), beharrezkoa da harreman horiek parte sentitzen garen zirkulu batean kokatzea ere, non beste pertsona batzuekin balioak, sinesmenak, xedeak eta interesak partekatzen ditugun. Horrela sentitzen gara komunitate erreal edo psikologiko baten parte garenean.

Kontua da kide izatea ez dela doakoa. Konpromisoa ezartzen du (berriz ere), inplikazioa, nahiz eta elkartasuna ere sortzen duen, eta, dena ondo badoa, leialtasuna kideen artean: zintzoaren leialtasuna, ez leialtasun morroi bat, batzuei gustatzen zaien bezala, baizik eta zentzu kritikoarekin, gainerakoez arduratzen ez den indibidualismoari ezetz esaten diona.

Nolanahi ere, gure identitatea lotura bikoitz horren gainean dago: batetik, atxikimendua eta, bestetik, konpromisoa.

Hori lortzeko, identitatea izateko, bizitza bizitzeko, harreman onak behar ditugu, eta horiek arriskuak har ditzagun eskatzen dute: konpromisoa hartzen ez badut, inplikatzen ez banaiz, atxikimendua baizik, bakarrik geratzen naiz; baina, izan liteke, inplikatzen banaiz ere, galduta ibiltzea. Burtsako inbertsioak bezalako zerbait, arriskurik gabe ez duzu irabazten. Beraz, harremanen kontu honetan, segurtasuna ez da, urrundik ere, balio absolutua. Hala zioen Anne Duformantelle filosofo frantsesak “Elogio del riesgo” (Arriskuaren laudorioa) liburuan: Bizitza bizitzeko berezko arriskua hartu behar dugu.

Beraz, bizitzak eta askatasunak elkarren menpeko bihurtzen gaituena, zeren menpe dagoen aukeratzea da, hobeto esanda.


Badakigu zertaz doan bizitzearen kontua: konpromisoa, arriskua eta mendekotasuna.

Javier Yanguas
Aubixa Fundazioko proiektu-zuzendaria