Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoak “Farmafesta” farmazialariaren eguneko urteroko ekitaldia egin zuen Miramar Jauregian. Bertan, erretiroa hartzen zuten profesionalak, elkargoko kide izatera sartzen zirenak eta osasun arloko profesional horiek urtean zehar ikerketa, berrikuntza edo herritarrekiko partaidetza bezalako arloetan egindako ekintzak omentzen ziren. Irudian, Miguel Ángel Gastelurrutia, Gipuzkoako Elkargoko lehendakaria eta Lurdes Ubetagoyena, Aubixako lehendakaria.