Aubixa Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak finantzatutako DesDE proiektuaren barruan, Miren Muñagorri eta Marijo Moreno Errotu Taldeko arkitektoek emandako jardunaldi bat aurkeztu zuen, Neuroarkitekturarako sarrera: “Nola eragiten duen pertsonengan bizi garen arkitekturak, haien osasun eta ongizatean” izenekoa, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoaren areto berrian. Ekitaldian streaming bidez eta aurrez aurre jarraitu zuten arkitekturako profesional ugarik parte hartu zuten. Jardunaldian azaldu zutenez, neuroarkitekturak irtenbide zehatzak eskaintzen ditu pertsonen beharrizan fisiologiko, kognitibo eta sozioemozionalei erantzuten dieten espazioak diseinatzeko.