Astelehenean, hilak 19, Eusko Ikaskuntzak antolatutako Belaunaldien arteko Jardunaldi interesgarria egin zen.
Laneko goizaldi horretan, Aubixa Fundazioa Arantxa Olaizola patronoak ordezkatu zuen. Jardunaldia Parke Teknologikoan egin zen Denona ekimenaren barruan gauzatu da.
Ekimen hau irailean eta urrian zehar egin da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lurralde bakoitzeko jardunaldi bana antolatuta. Jardunaldi bakoitza proiektuaren hiru ardatzetako bati lotuta egon da: Gobernantza, Aukerak eta Komunitatea.
Jardunaldietan, adituen ekarpenak eta parte-hartze egituratua uztartu dira, eta 2026ko martxoan Europako Batzordeak onartutako Belaunaldien arteko Ekitateari buruzko Estrategiarekin bat egin dute.
Besteak beste, belaunaldien arteko elkartasuna, gune komunak sortzeko beharra, lotura afektiboak, sareak ehuntzea eta komunitate bat nola eraiki landu ziren.
Antolatzaileek, gainera, etorkizuneko ekimenak gauzatzen lagunduko duten ideia berriak eskatu zizkieten bertaratutakoei.