688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

ELKARRIZKETAK-TALKS. DEMENTZIA FRONTO-TENPORALA

Abenduaren 4an, dementzia frontenporalaren inguruko Elkarrizketa-Talksa ospatu genuen. “Beste dementziak” izenburupean. Javier Ruiz eta Fermin Moreno doktoreek, Donostia Unibertsitate Ospitaleko neurologoak eta BioGipuzkoako ikertzaileak, eta dementzia hori duen paziente baten senitartekoa, Rosa Holgado-k parte hartu zuten, gaixotasun horrek sortzen dituen egoeren aurrean familien bertsioa eman zuena.

Oso hitzaldi interesgarria izan zen, eta bertaratutakoen partaidetza handia izan zuen. Elkarrizketa horien moduko ekintzak egitearen garrantzia azpimarratu zuten, gaixotasunaren ondorio nabarmenenen berri gizarteari eman ahal izateko.