688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

PATRONATUAREN BILERA

Abenduaren 19an Aubixa Fundazioaren Patronatuaren urteko bigarren bilera egin zen.

Bertan, 2025ean egindako proiektuak eta 2026rako proposamenak aztertu ziren. Fundazioaren hamargarren urteurrena betetzen den urtea.

Bilera amaitzeko, Jose Felix Martín Masso patronatukide eta aurreko presidenteari omenaldi berezia egin zitzaion eta Lurdes Ubetagoyena egungo lehendakariak plaka bat eman zion Fundazioko talde osoaren izenean.

Hurrengo buletinean, San Sebastian bezperan Jose Felixi eman zitzaion Herritarren Urrezko Domina nola banatu zen kontatuko dizuegu. Aubixa Fundazioa osatzen dugun guztiok oso harro gaude horrekin.