Aubixa Fundazioak dokumentu bat egin du mendetasun- eta desgaitasun-egoeretarako lagungarri izan daitezkeen legezko tresnei buruzko informazioa emateko. Pazienteen senideek egindako eskaeretan du jatorria, haiek ere gida argia eta irisgarria izateko beharra adierazi baitzuten. Gida hori aurki egongo da eskuragarri webgunean eta formatu inprimatuan.