IAGGren Gerontologia eta Geriatriari buruzko 23. Munduko Kongresua Amsterdamen (Herbehereak) egingo da 2026ko uztailaren 5etik 8ra, «Mundu globalizatuan ondo zahartzea» lelopean.
Aubixa Fundazioak INGURU proiektua aurkeztuko du kongresuan: “Egoitza-arretako zentro tradizionaletatik etxez etxeko arretarako unitateetara lekualdatzen diren adinekoen ongizatean duten eragina ebaluatzeko tresna”.
Proiektu hori azken 3 urteetan garatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin.
Atsegin handiz hartzen dugu Munduko Kongresu honen programaren barruan poster bat aurkezteko hautatuak izatea; beraz, Uztailean, Amsterdamera joango gara gure proiektua aurkeztera.