688 889 806 / 943 317 324

info@aubixaf.org

Eskubideen Gidaren aurkezpena

Joan den 16an, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin batera, Aubixa Fundazioak “Eskubideen gida: mendekotasun- eta desgaitasun-egoeretarako har ditzakezun erabakiak” izenburupean egin duen gida aurkeztu genuen.

Sailburuaren hitzetan, gidak erraz azaltzen du zer tresna dauden gai pertsonalak, ekonomikoak eta sanitarioak prest uzteko, aurrerago pertsona batek ezin badu bere borondatea adierazi narriadura kognitibo batengatik, gaixotasun batengatik, istripu batengatik edo beste edozein kalteberatasun-egoera batengatik.

Fundaziotik, Lurdes Ubetagoyena lehendakariak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela fundazioarentzat herritarren eskaerak entzutea eta gizartea giza eskubideen, autonomiaren eta zahartzaroko bizitza osoaren inguruan sentsibilizatzeko ekintzak garatzea.

Ekitaldian, Aubixa patronatuko eta fundazioko ordezkariez gain, Ivan Larraza Gizarte Ongizateko sailburuordea ere izan zen.

Hemen klik eginda deskarga dezakezue gida