Joan den ekainean ospatu zen Donostian, gizarte-sektorearen ordezkaritza zabalarekin. Kongresu arrakastatsua izan zen, eta hasierako harrera egin zitzaien gizarte-erakundeei eta antolaketaren arduradunei, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, Imsersoko zuzendari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua eta Gipuzkoako diputatu nagusia bertan zirela, beste agintari batzuen artean. Argazkian, EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko zuzendaria, Olatz Irulegi, kongresu honetan parte hartu zuena “Kalelagun” proiektuarekin, adinekoekin lagunkoia den hiri-diseinurako, gure presidentearekin batera.